Hasiera > Liburuak > Anarkherria > Estatua enoratuz: edo Euskal arazoa
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ESTATUA ENORATUZ: EDO EUSKAL ARAZOA

 

1. Zaila da inork Estatuaz nozio argi bat eduki dezakela pentsatzea, edonola hau gradualki aldatuko da segun eta zer jarrera duen bakoitzak simulazio testuinguru espezifiko honetan. Eta zer da estatua, bere manupe errepresentazioan soilik izaten de n botere baten simulazio sinbolikoa ez ba da.

Botereari buruzko nozio argi bat baino ez dugu, alegia, bere Estatu bezala errepresentazioan, bere manupe manifestazio konkretuetan, bere aparatuen ekintzetan. Baina boterea, berez, ez da izaten. Baudrillardek dioen bezala: "Botereak ez du beti bere bu rua boteretzat hartu, eta politikari haundien sekretua boterea ez dala izaten jakitea izan zen".

Horregatik, Estatua ulertzeko, boterearen ezizatea garbi eduki behar da, zeinak azaltzen bait digu ezta bere kupulan daudenek ere ezin dezaketela ulertu bere koplexutasun zatikatuaren osotasunean. Baina, hementxe datza bere arriskua, une konkretu batean zer den erreal eta egiazkoa ezartzen duten erresorte erabakitzaileak non dauden somatu ezintasunean.

Zeren boterea, berez ez izanez, zatikapen batean bizten da, zeinak posibilitatzen duen, ez simulazio-kontrol espazio sinple bat, esperimentazio signikaren era askotako lekuak baizik.

Nork kontrolatzen du informazioa, non kokatzen da boterea eta bere manupearen azken erresortea, noraino heltzen da Estatuaren aparatu bakoitzaren autonomia. Honetan eta beste galdera askotan datza ezarritakoari aurka egitearen afera. Aurka egitea, ez b otere unitate bati, botere desiozko errealitate anitzeko zatikapen bati baizik, zeren soilik desioan bait dago boterea. Horregatik, hain zuzen ere, edozein oposizioa guztiaren -edo botere bezala bere ezizatearen- ezeza gutzagatik zirriborratzen da, eta horrexeagatik baino ez, zenbait zatitaz ohartzen gara, zeinetan boterearen moldapena nabarmena den botere desio horretaz josiak egoteagatik.

2. Zaila baldin ba da botereaz pentsatzen aritzea bere ezinzateagatik eta bakarrik zenbait desiozko zati sakabanatuetan antzemankorra baldin ba da, ez da errezagoa simulazio espazio horietariko batetaz, edo estatuaz pentsatzea, sekula berezkotzat hartu izan ez ba da Estatu bat, ezarritakotzat baizik. hau da euskaldunen kasua: errealitate estatala berezkotzat somatzea zaila da, ez bait dute egundo haien Estatu errepresentazio sinboliko espazioa eraiki.

Euskaldunok, berezko estatuaren ezer antzekoena izan duguna, gerla zibil espainarrean aurkitzen ahal dugu. Orduan Errepublikako Gobernuak beste erremediorik ez zeukan, egoeraren larritasuna zela medio, ez ohizko botereak ematea baino Eusko Jaurlaritzari.

Adibide konkretu hau alde batera laga, eta egiazko Estatua izan, ote zen zelantzan jarriz, euskaldunen esperientziak ez du zerikusi handirik egungo Estatuaren ideiarekin. Euskal Estatua propioko esanda, ez da sekula bere historian zehar izan, hala nola ez Nafarroako erresuman edo gerra karistetan, edo monarkia absolutoetan, edo 2gn. errepublikan (nahiz eta salbuespena izan), ezta ere egungo autonomian, ezin bait ahal dugu haren izatearena aipatu, beste Estatuen gainezarpea baizik. Azen hauek aldakorrak haie n itxuretan eta iraunkorrak haien euskal nortasunarekiko inertzia zapaltzaile eta ukatzailean.

Ezarpen estataletaz, euskaldunek beti izan duten esperientzia negatiboa da. Manupe uniformatzaile, zentralizatua eta bere kasa lejitimatu baten bidez, disidente izate batera kondenatuak izan dira, errealitate gainezarritako horri aurka eginteagatik. haien esperientzi historikoagatik euskaldunek haien espazio geografikoa banatzen duten Estatuekiko "mesfidantza prinzipio" batetaz harmaturik daude.

Etnia, hizkuntza, gizarte harremanak, taldekoak, lurraldea, ingurua eta beste gauza askok ere komunitate baten idiosinkrasia markatzen dute, zeinak ez duen esan nahi Estatuarentzat ere ezaugarri hauek definitzaileak direnik. Gure kasuan agerian dago, ezen indar erlazio sortzen bait den ezaugarri hauek mantentzea -edo euskaldunen amankomunatik berretortzea- eta estatuak errealitate honen gainean duen jokaera uniforatzailearen artean.

Historian zehar estatala dena besterena eta zapaltzailea somatzeak, euskaldunak beraiengana berretortzera eta amankomunan sakontzera bultzatzen ditu, superbizipen eta desafio era praktikoa bezala. Nortasuna eta esperientzi amankomunatik ulertu behar da eus kalduna denaren ezberdintasuna.

Euskalduna ezberdina da Frantziarra eta espainiarrarekin konparatuz: ezberdina da hizkuntza, ohiturak, mitoak, baloreak, eta taldeko harremanengatik, eta batez ere beregana beretortzen bizipen bereizgarriagatik, ezartzen zaizkionei aurka egiten.

3. Euskaldunen oroimenean ez dago Estaturik, beraz euskaldunek ez daukate Estatu errepresentazio berezkoa, baina haien nortasuna zapaltzen duten bi Estatuen bahituriak izatearen esperientzi berri eta historikoa bai ba daukate.

Baina are gehiago, Estatu berezkoaren errepresentazioa ez badago, ez dago, era berean, bere abolizioaren ideiarik. Beti konstante bat bezala irauten duena, estatu besterena eta berezko funtsaren ukatzailearen somapena da.

Euskal kasuan, Estatu oroimen historikoa zapaltzailea, besterena eta kanpotik ezarritzailea -eta aankomunara berretortzean datan "oroimen mitiko" baten artean tentsio bar sortzen da. Eta oroimen mitiko honetan, Estatu arrotzaren aurkakoa, euskal senak gara tzen du bere ahalmen askatzaile eta ezberdina. Oroimen mitiko honetatik -"on eta txarraren" baino harantzago, estrategia konkretuak eta estatu berezkoaren errepresentatzioak baino harantzago kokaturik datozkigunak, hain zuzen ere -euskal izaerak, beregana itzulia, bere herri bezala askapen ideia jasotzen du. Zeren ongia eta gaitza baino huruntzago aintzinako batzarren (edo jatorrizko demokrazia hipotetikoa) errepresentazio erromantiko-idealak kokatzen bait dira, hemen ere amankomunako heroeak, gudari mitolo gikoak, nazionalismo arkaikoaren teoriak, etengabeko matxinadak eta herri ezberdin eta banatzen duten inperioen aurkako izateko eskubidearen bilbapen ideial- amankomuna sortu zuten beste adibideak.

Amankomunatik, nortasunaren bastioi bezala eta estatal uniformapenaren aurako -eta ez manupe berregintza alienagarrien aurrean oroimen alertatu batean izan ez den estatu berezkoa errepresentazioaren ideiatik-, hitz egin dezakegu euskal izaeraren menperagai tztasun autobizgarriaz. Eta hemen datza bere aiurri aginte aurkakoa, amankomunean, izate ezberdin eta negatibotzat hartutako Estatu baten aurakoa definitzen duen bereganako berretortze batean.

Aginte kontrako nortasun nabaren dago Carlomagnoren erretagoardiaren hondamenean, lege guztutik kanpoko gerrila karlistetan, burujabetasuna, eskubide historikoak eta euskararen superbizipenaren aldeko borroka iraunkorrean, nuklearraren ukapenean, NATOren i nperialismoari sabotai elektoralean, eguneroko barriadetan, gure sorterrian euskaldunak izateko eskubidearen defentsan eta beste horrenbeste eta hamaika adibide gehiago jarri ahal dugu, baina nahokotxo liburu behar izanen genuke guzti hori kontatzeko (1).

Euskal Herriak amankomunatik garatzen du:

A. Ezberditasun sentienduan.
B. Bi Estatuek ezarritakoaren aurrean arrazoi kritiko ezezkorra.
D. Lehengo bi puntuen onarmenean oinarrituritako aginte kontrako praktika.

4. Analisiarekin segituz, amankomunaren barnean ohizkoa eta berriaren artean tensio iraunkorra dagola ikusten dugu. Gure eritziz, gai honetaz irakurmen iruzurti asko daude: elkar ukatzen duten bi jarrerak direla esatearen itsukerian dautzanak. Bi mania nag usi daude: batak arkaikoa dena egia gorenetzat hartuko du eta besteak, usadioarena, eta halaber, extrapolazioz nazionalismoa. zeinak sentimenduan oinarrituak eta arrazoiaren kontrakoak bait dire, hauek guzti hauek dten atzerakor itxuraren poderioz ezabagai izanen ditugularik izanen dugu. Baina, zein arrazi, ez da arrazoi instrumentalaren indarrez uniformazioarena izango.

Guk, aintzinako ondasuna jasoko duen eta bide nabar euskal kultura berriaren garapena ahalik eta gehien bultzatuko duen sintesi baten alde, jotzen dugu. Itxuraz aurkakoak diren bi errealitate hauen elkartze, berezko nortasunaren jasopen praktikoa besterik ez da, hau da sustraiak ulertzera laguntzen duen tradizio baten eta arras arbasoengandikoan inurripena ebitatzen duen etengabeko gaindipen sortzaile baten elkarren osaketa. Guzti hau giza kalitatea hobetze bezala ulertzen den progreso baterantz bideratua.

Berezko nortasuna asumitzea ez da txobinismo sabindarrean edo karisten tradizionalismoan erortzea, ezta nagusitasun arrazistaren eritzietan; baina ezta biolentziaren bidezko uniformizazioaren aburuetan ere. Sinpleki bakoitzaren ulermenerako eta munduko bes te herriekin eta gizabanakoekin elkartasunerako bide bezala, herri kontzientzia da.

5. Nortasuna asumitzea eta erreibindikatzeak ez du zerikusirik mugetan oinarriturik berezko Estatu baten eraikuntzarekin. Baina ergelena litzake, euskal Estatuaren oroimenaren ezizateagatik, edozein Estatu eraikitzeko separatismoa aldarrikatzen duten jarre rak daudela ukatzea.

a) Nazionalismo burgesa: Sabino Arana bere patriarkaren ideia kontraesankorren oinordekoa dugu nazionalismo burgesa. Irakurmen burges honek bere klaseko interesetatik euskalduntasunaren defentsa bat dakar. Nazional eta klaseko pentsakera honen bernean bi j oera sortu dira: 1.- Foruzale-erregionalista estrategia jasotzen duena, Karlismoarekin (bere Jainkoa, aberria, erregea eta guzti) antza handikoa. Ahal duenean Estatu zentralaren mesedeak berenganatzen ditu, honek bere manupe ekonomiko eta soziala Euskal He rrian onartzen ba du. 2.- Euskal nazio independentearen ideia aldarrikatzen dutenak, baina beti bere klase burgesaren manupe "demokratikoa"renpean.

b) Sozialismo abertzalea: Euskal Herriaren separazioan bere berbateratasunean eta euskalduntzean oinarritzen da. Separazio honek garapen sozial batekin batera etorri behar du eta oharpen honetan datza bere zatikapen ezkutua, edo gauza bera dena, sozialismo a separazio osteko hurrengo pauso bezala ulertzeko era desberdinak.

d) Anarkismoa: beti pentsatu izan du nazionalismoak klaseko interesak ezkutatzen dituela, eta honek Estatuaren hatzaparretatik gizabanakoaren askapenaren ideia ukatzen du.

Baina Eusal Herrietan euskal anarkistek bizirik mantentzen dute paradoxa bat: separazioaren ideiaren defentsa euskal herriaren Estatu arrotz baten manupea ukatzeko eskubidea bezala. Separatzeko eta berezko bizitza garatzeko eskubide hau bat dator nazioalis ten ideiekin, baina paradoxa lehertzen da Euskal herrirako proiektu ezberdinak agertzen direnean eta, batez ere, Estatua helburutzat ez onartzeagatik. Beraz, laburtzen: I) Separazioa. II) Etengabeko bidea ahal den deszentraizazio eta demokratizazio handien arantz. III) Mugen amaiera Estatu gabeko eta herri eta gizaki librean mundu batean.

6. Estatuautoezarritakoaren jakineza da amankomunatik eratzen den estrategia. Finkatutakoa suntsitzearekin mehatxatzen duen desafioa da, Estatu iruzurtibatek ezarritako referente sinbolikoak aldatzen dituen dinamika berezkoaren ondorioa da. Rebertsio signi kak arriskuan jartzen du manupea eta bide batez izate etsigarri batera garaitua bezalako paktua ukatzen du. Eta hemen dago aginte kontrakoa dena euskal kasuan, amankomunarantzako onposaketan, bere izate eta uniformapenaren bidez ukatzen saiatzen den Estatu aren artean hutsune estratejikoaren sorreran. Eta eremu pribatuan da estatua frakasora kondenaturik dagoen lekua, euskalduek ihes egiten duten lekua. Fisikoki edozein herri, zuzi daitekenaren, nahi izanen bagenu, delakoa; egia bada ere, ezin izango da seku la amankomunako izateak herri zentzu bereizgarri bat garatzen du (haren berezko aginte kontrako dimensioarekin) eta errealitate estatalak ukatzen ahalegintzen da.

Errealista izatea beti da posible -edo botereak emandakoa benetakotzat hartu-, horregatik nahiago dugu geure irtenbideak imaginatu. Imaginagintza honen barnean irakurmen anarkista euskal komunitatearen esistentzialki aginte kontrako aiurriaren estrapolazio bezala sortzen da, eta beratik hartzen du bere potentzialtasun askatzaile eta solidarioa. Euskal anarkismoak badaki separatismotaz zeren edozein kanpoko manupea bait ukatzen du, baina separatista hitzari beste adiera eransten dio euskal komunitatearen barn ean edozein manupea ukatuz. Jakina anarkismoa utopia dena, edo hobeki esanik, jainkoak, jabeak eta baita mugen ezarantza bidea ere. Azken hau, bi leku ezberdinetatik ikasi dugu, anarkistak eta euskaldunak izateagatik.

Euskal Herrian beti bi tradizio biziki kontrakoak izan dira izpiritu bihurriaren barnean:

1.- Santakruzkoak, bere jainkoa, aberria eta foruekin; haien iraganarantzako borrokan gogorki aingoratuak.

2.- Tradizio beltz eta irredenta bere konformagaitztasun absolutoan: KONTRABANDOA, ANARKIA, SEPARATISMOA, kontsigna onartzen du.


Estatuek haien historia milioika buruezur gainean sortu dute beraiek ere erraldoi hilak bilakatuz.

 

(1) Aginte kontrako terminoa bere zentzu zabalearen, zeina aldatuko bait da une historikoaren arabera, ulerturik...