Hasiera > Liburuak > Anarkherria > Krisia eta punka
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

KRISIA ETA PUNKA

 

1. Sozial giroa eta gazteria.

Uneotan Euskal Herrietan dugun mikrokosmo libertarioa arakatzeari ekin ahal izateko, lehenik eta behin laburki ez ba da ere, mugatzen duen inguruneaz gain gauzatzen duten zioak ikertu beharrean gaude.

Egun, 80ko hamarkadan erabat murgildurik, Euskal Herri hauen egoera ez da inondik ere baikorra, epe laburrerako irtenbide agiririk gabe. Sasoiaren sena ukan behar genukeen belaunaldia jota duen krisialdi latzak garabiltza. 80ko belaunaldia beraz lang abezia eta espektatiba gabeziaren hesparruan ito da, 60ko boom zoriontsuak sorturiko gazteri ugaria medio guztian areagotu besterik egiten ez dela.

"Ongi izatearen Estatua" falazia hutsean dabilen asmo sendoak jantzitako eta blokeaturiko gizartearen aitzinean gara. Azken hau zihurtaturik ez da zaila euskal gazteek bere xedeak antsiaturiko paradisu kontsumatzailean, non oro posible bihur daiteke en, kokatu dituen gizartea eta erreinu miresgarri harretara iristeke baliabide gabezien arteko kontraesanak sorturiko hutsunean toki pribilegiatua dutela asmatzea.

Aipatu berri den kontraesanak izen soila du ondorioan: "gazte anomia" edotea sozialtelebisiboki inposatuz datozkigun helburuak gazteak bere ametsak betetzeko eskura ditzakeen medioei ez ez egokitzea oinarritzat duen egoera. Gazteak, honen egi le eta jabe izatera heldu gabe, munduan zehar inposatzen diren politika neokontserbadoreen plikazio zuzen eta zabala, hein orbitaletik pertsonalera, erderaz entzun ohi dugu "ahal duenak, salba bedi" horren aldeko lehia zorrotzean sartu dira.

Gaztea hala iraganbako nola etorkizun gabeko deserrotua da bere espazioa egungo zuloa, nora deusetarako ahots ezean eroria den, ala paria estatuto iraunkorra erdiestera bidera litekeen projekzioaren artean mugatzen da.

Gaur Esukal Herrietan gazteriaren egoera anomiko hau zinez nabaria da eta kinka honen aurrean atera bide bakarra dute: errebeldia.

Prozesu anomiko honekin Euskal Herriek guk baino lehenagokoei baliagarri zitzaizkien egitura berezien mutazioa bizi dute, oraingo belaunaldiak agitura esanahitsuon aldaketari hasiera eman diola. Parametro edo erreferentzi tradizional-baserri kutsuko a moderno-hiritarra bihurtuz doan momentua nozitzen dugu.

2. Belaunaldi arteko liskar ezkutua.

Apika belaunaldi arteko liskar berriaren, non gazteek borrokatuko duten egun ukatzen eta arrotza zaien gizartean lekua izateko, ikusle gertatzen ari gara. Soziologia-fikzio pixka bat ba dagigu historia behin eta berriro zigortuari segituz ba dir udi azken hamarkadetako amaiera guzietan belaunaldi iritsi berriek zaharrago edo edo menperatzaileek ezarritakoari eraso egin ohi dietela. 80ko bukaera "etorkizungabeko belaunaldia" frakasu sakonera jausitako zaharkituen gizarteko hondar etekinak iz atera kondenatzen duen beraren kabuzko determinazioaren aurka altza dadineko garaia izan ahal dugu.

Gazte/nagusi konfliktua piztua da; eta adibide adierazgarri gisa gizarte helduak gaztea oro kriminalizatzera doala dugu, bai eragozten zaioalko bai bere porrota isladatzen duelako. Izan ere, galtzeko gutxi dutelako gasteak arriskutsuak dira.

3. Euskalpunk.

Nabaria gazteria osoa ez dela sistemaren aurkako dema garbian; eta halaber, gazteriaren gehiengoak ezarritakoare erizpideei amore eman dio. Baina, era berean, gero eta ukaezinago eta garbiago ageri zaigu gazte multzo haundi baten izpiritu borrokalar ia bera, hauen artean punkiak ditugularik elementurik gogorrenetarikoak sistemaren aurkako desafidatzaile amorratuak edo anrkiaren alde.

Gure eritziz punka garrantzitsua baldin bada, ez da numeroagatik ez eta estetika hori onartuz bere burua halakotzat duten gazteak asko direlako. Guk diskurtso errebelde hau gero eta gazte sektore zabaletara hedatuz doa eta peña edo parekako adiski de taldeak oinarri euskal geografian barrena olio tantaren gisan, nahiz heterogeneoki eta eraketarik gabe diren, zabalduz doazelako batipat hartzen ditugu kontutan.

Punkak erritmoa eta hitz sutsu bezain ironiatsuak gazte himnoak bilakatuz diharduen musika talde dexenteren bidez garatu eta zabaltzen du bere diskurtsoa. Mezu punk hau irrati libre, fanzine eta kobertura ofizial barik adierazpen gune sortzaile suber sibo berria finkatze ahaleginetan dabiltzan beste arteek eskeintzen dituzten gazte adierazbideetan ere antzeman daiteke.

Ildo honetatik, Euskal Herrietan punkak komerzializatzeaz deus ere ez jakin guran bere grina errebeldeari eusten dio euskal errelitatearen konstatazioaz mendebalde jaiskor ustel eta Londondar geldotasun dezimononikoa 77aren inguruan astindu zuten best e esperientzia iada sistemak bereganatutakoetatik urrunduz. Horren kariz, Euskal Herrietan punka desberdina dela baieztatzen dugu dagokion errealitatearekin konpromezuzko bizimodu autonomoa antolatzen duelarik.

Punk diskurtsoak hamarkada honetako izpiritu kaotiko apokaliptikoa isladatzen du. Eta hau, sistema higatuaren zein ezereza nuklearraren krisi iraunkorraren konstatazioan datza.

Bestealde, punk ideologia ez da esistitzen boterearen kontrako taiuzko enfrendamenduaren praktikatik at definitzen ez baita. Horregatik punka bere funtsa autodestrukzioraino eramateko posibilitateari gordinki aurre ematen dion nihilismoa da. Horren bestez "gerorik ez" kontsigna, beste garai oro orainaz jabetzeaz ezinduz, bihar bertan hilobian suerta gaitezkeen legez (edo psikikoki zaharkituak, berdin dio).

Punka beti izanen da ernegatua, bere baitaren baitatik etorri datorkio eta ezarritakoarekiko enfrentamendua. Euskal Herrietan prezeski azepzio Estatu iraunkorraren inposizioak herri mailan jasandako zapalkuntzak areagotua. Honen zuzura punka betidanik (hemen biziagoa nonbait) sinbolojia zeharo zirikatzaileaz hornitzen da, boteretik ikasiriko biolentzia jaurtikitzen duelarik.

Punkak anrkistak dira, ez definizio honen bila joateagatik ororen gainetik, antiautoritarioak izateagatik baizik. Praktika oldarkorra Estatu eza, Jainko eza eta jauntxo ezak hornitzen dute. Enfrentamendua, aldiz, punkak egunerokotasun alienakorrean nor matiboki legeztatu eta baloratiboki onartuari; hots, balio arkaikodun zahar okitutarren munduari, zeinak gizartearen frakasu izaki gazte izate-ukaitearen erreibindikaketa merezi baituen, aurpegiratzen dion mendekua da batibat.

Punkak ez du projekturik eta ukan ukanen balu "errebeldi iraunkorrarena" luke bizi den giroaren irakurketa negatiboaren fruitu, ametsak itotzen dituen Leviatan horren oposizio modura agintekontrakotasunaz harrotzea (ironia eta molotovaren artekoa) mintzo rik ezaugarriena duen erradikalki burutu beharrezko irakurketa negatiboaren fruitu.

Punkak, euskal akrata zaharraren antzera, oso dira esistentzialistak, errealitatea gordinaren garretan eta larriki jasandako betan urratuka. Halaber, betseon senean, separatistak dira nolabait, mapa gaineko puntu eta arraietarako fede urria ba dute ere, gure herriaren gaineko Estatu zentralaren zapalkuntzaren aurka borrokatzen baitira. Eta txapel gorrien ez baina ikur beltzen beste euskal tradizio horren ardaska hezikaiztak dira.


Michael Foucaultek zioen: "enpresa iraultzailea ez da prezisoki zuzentzen soilik gaur egunaren kontra, egun arteko legearen kontra baizik". Guk horri ondokoa gehitzen diogu bihar hipotekaturaren aurka zuzentzen dela eta sistema guzia infinitoraino iraute ko difiniturik dagoela segurtasunaren kontra ere. Guk diogu "gerorik ez dago", horregatik suntsitzen dugu atsegin ez dugun orainaldia.


"Suntsitzearen grina alaitasun sortzailea da".

(M. Bakunin).