HAUSNARKETA EST-ETIKOA:
Zertarako balio dit mugeei
esker esistitzen ez den herrialde baten alde borrokatzea eta beste muga batean
bere esistentziaren baldintza izango duen herrialdea eraikitzea. Afera est-etikoa
baino ez da.
Inoiz ezaren herrialdean zaude. Milaka arimei, zeinek izate errariaren aldeko borrokan bait dihardute, historia, oroimena eta etorkizuna bera baino haruntzago, inbokatzen diren herrialdean.
ARAZO SEPARATISTARI BURUZ
Anarkista izatea eta separatista izatea kontresan galanta dela esan ohi da.
Guk, berriz, ez dagoela baieztatzen dugu, eta balego, aurrera eramaten saiatuko
ginatekela gure eguneroko eginbeharrarekin gainditu arte.
Gure eritziz, euskal anrkistak, ez da inolako trauma espazio konkretu batean
errotuta sentitzea, ezta bere nortasunaren mantentzearen alde borrokatzen duen
herri baten partaideak izatea ere. Baina kontuz, ez dugu onartzen gure jarrera
gizakiak zatitzen eta mirabeak bihurtzen duten mugen onespentzat hartzea. Euskaldunek
ezberdinak izan eta sentitzeko eskubidea dutela, besterik ez dugu baieztatzen.
Gure jarrera argitzeko ahalik eta osoena azaldu behar dugu:
1) Norberarengandik separatzeko beharrari buruz.
Separatismoa norberarengandik distantzia ezartzeko gogoa inplikatzen duen arazo
existentziala da. Lehen pauso logikoa, sozializazio prozesu zapultzaile baten
bidez nere buruarekin zer egin duten ahartzea izanen da.
Hau egiaztatu ondoren, errealatzat hartua izan dena eta
irudimenezkoa denaren artean, edo arrazonagarri eta eginkor
bezala emandakoa eta utopia bezala deskalifikatuz ukatua
izan denaren artean ezarritako dikotomia apurtuko duen ikuspegi berria bereganatu
beharko da. Honek, zapalkuntzako mendeen zehar lixiratua izan dena sistematikoki
saboteatu behar dela esan nahi du, gizabanakoak historio beti ezkutu batean
bere paper eragi nkor eta kolektibo bete dezan.
Gaur nere baitan asaldatzen naiz - eta separatzen naiz-, moral, erligioko, sozial,
politiko eta taldeko printzipio mugiezinetan, birrintzen lan zehatza eginez.
Nere buruaren gaindipenean dago sujeto moduan betebeharra ulertzeko gakoa
eta bide batez, historia arrotz honen ildotik naramaten uztardura latzak apurtzen
dihardut.
Separatismoa, separatua (norberarengandik eta besteengandik) bezalako autokontzientzia
inplikatzen duen arazo existentziala dugu: besteak edo txertatzen naizen kolektiboa
(euskal komunitatea) ulertzeko eta ezartzen didatena (Estatua) eta berez za
paltzailea eta gorrotogarria izateagatik errefusatzen dudanaren aurrean sujeto
eraginkor moduko jarrera hartzeko.
Ene separeketatik neure gizabanako desberdina bezalako singulartasuna somatzen
dut. Baina guzti honek ez lidake
ezertarako balio izanen besteak, zein banaka edo taldean, baldin eta ez banitu
estimatuko ni neu estimatzen naizen ber.
2) Desberdin izate eta sentitzeari buruz.
Norberarengandik separatzea, kolektibo konkretu batean barneratua sentitzearekin
osatzen den oharmen baten hastapena da.
Nortasun kolektibo baten izatearen oharmenean sartzen ari gara buru belarri:
hori dela medio, euskaldunak dira euskaldunak eta ez siouxak, galoak, germaniarrak
edo nipondarrak.
Euskaldunak munduko beste herriekin konparatuz desberdinak dira: honetaz dudarik
ez dago eta ez du merezi askotan hain gaizki erabiliak arren histan dauden eztabaida
etniko, arraza edo hizkuntzakoetan sartzea. Euskaldunak ezberdinak dira eta
ezberdint asuna bere konstatazioan eta beste herriekiko elkartasunean oinarritu
behar da.
Euskaldunak desberdinak izaganatik ere ez daude inoren gainetik, euskal kausaren
haundiki batzuek gure herri nazio-Estatu alemanaren ideial erromantikoa birlandatzean
izan zuten germanofilia betekadagatik, tamalez, txobinismo ugari dugun arren.
Konkr etuki, beste batzuen artean, Sabino Aranari buruz ari naiz.
Baina desberdinak izateak baita beste adiera badu ere; besteek horrela konsideratzen
gaituzte. Hemen ez ditugu aipatzen soilik, zeina atsegin bait dugu, beste herriak,
gure lurraldea banatzen duten Estatuak baizik. Eta.... nola kontsideratzen
gaituzte desberdinak bi Estatu horiek? Sinpleki desbideratutzat hartuz, kriminalizatuz
edo gauza bera dena, problema bezala tratatuz: "El problema vasco".
3) Aginte kontrakotasuna separatismoaren oinarri bezala.
Separatismoaren interpretaziorako klaberen bat, euskaldunen aiurri existentzialki
aginte kontrakoaren oharmena izango da. Aginte kontrako aiurri honek azalpen
bakar bat eduki dezake: Estatuarekin (zerbait ezarritako eta ez berezkoa bezala)
eus kaldunek duten esperientzi zapuztzailea. Beraz, euskaldunek mende askoren
manupearen zapore saminarekin besterik ezin dute estatuaz pentsatu.
Euskalduna denaren existentzia bakarrik "bere buruarentzat izate"
batean da zentzuduna. "Bere buruarentzat izate" honek, gurea bezala
ez den herrialde bat bere nortasunara itzul erzten du eta aldi batez, bera eta
estatuen artean (manupearen bidez gainezartzen direnak) inoren eremu edo hutsune
estrategikoa sortzen du, zeinari esker bere ezizatean, (edo dominatzaileen ukapena)
izan bait daiteke.
Eta hemen, amankomunan datza existitzen ez den herrialde honen indarra, manupe
inperial guziaren kontra jartzen duena.
Horregatik euskal anarkistok Euskal Herriaren menperagaitztasuna ez datzala
Estatuaz pentsatzean, komunikateaz baizik, azpimarratzen dugu. Zeren, nahiz
eta honetaz zenbait proiekto konkretu izan Euskal Herrian bertan, horren alde
ez dago oroimen kolek tiborik.
Euskal anarkistok, orain arte gaitzetsiak izan diren manupe moduak, bertakoak
bihurtzeko garraio egingo dituen Estatu berezko batetaz pentsatzeari uko egiten
diogu. Gure eritziz lehen pausoa, amankomunan datzan ahalmen solidarioaren indarkuntzan
erdi ratu behar da: euskal Estatua izan behar ba du (nahiz eta gure xedea Estatu
eza izan), betiko akatsak ez errepikatzeko gogoak bultzaturik izan behar du.
Anarkiarantz bidea errealitate deszentralzatu batetik iragaiten da. Hau da,
boterearen ihardun amankomunearen neurri haundienekin, eta bere ezabatze iraunkorra,
beti osatzeke askatasunarantzako ildo bakartzat harturik.
Uste dugu, anarkistok zer esan haundia dugula Euskal Herriko eraikuntzan, zeren
gure horizontea, ezin bat eman arren, beti hurrengo pausoan pentsa arazten digu.
Orain eta beti, aginte kontrakoak izanen gara, eta hori, euskaldunak izateagatik
ikasi dugun gauza da.
4) Separatismoaren erabilpenari buruz.
Euskal Herriko historian zehar, eskubideen alde eta berezko nortasunaren mantentzearen
alde borroka iraunkorra argi ikusten da. Matxinadak, bihurrialdiak, gerrilak,
sabotaiak, eta euskal izpirituak ahaztu ez duen ironia zirikatzailea, eten gabe
sortz en dira.
Asko dira separatismoa erabiltzeko moduak: hizkuntzaren garapena, ohituren iraupena
eta euskal errealitate ugaria aurrera eraman dezakeen guziaren potenzializazioa.
Baina euskaldunen existentziaren aldeko borrokaren praktikan modu tipikoren
bat n abarmentzeak merezi badu, hori izango da hu- tsune estrategikoaren aplikazio
ia etengabea: honek ezarritakoaren miseriaren aurkako mamu iraunkorrak bilakatzen
gaitu.
Etorkizun lehiati honek gureganantz bueltatzen gaitu eta egokitasun definizioaren
poderioz ukatzen dugun botere baten aurrean ikustezinak bilakatzen gaitu. Boterearen
jakinez praktiko honetan euskaldunek garaitzen diote, haien betiko buru gogortasune
an, ona eta benetakoa ezarritakoaren "arotik pasatzea"ri. Ez dago
hitzarmen izaterik, ez da sekula izan, ezar diezaiguten gustatzen ez bait zaigu.
Eta gure separaketaz erabakitzen utziko ez diguten bitartean, segituko dugu
desafiatzaileak barataz pensat zen, eta iraungo dugu desagertzen berriro agertzeko,
indar gehiagorekin ahal ba da.
5) Separatismo anarkistaren xedea.
Euskal anarkismoaren helburua, gizakume aske eta beste gizakume eta herriekin
solidarioak osaturik herri baten eraikuntza izango da, jainko, lege, jabe eta
hainbeste gorrotatzen ditugun muga tristerik (horretaz bereiztuak garen lehenak
bait gara) gabeko munduan.
Honen bitartez, herri bezala izateko asmoa asumitzen dugu, nahiz eta ezizatera
kondenaturik egon.
JAUN GABE ETA LEGERIK EZ
- "Beno, ados. Baina
gero joko duzu", ihardetsi zuen irribarrez. "Ikusten duzu, zuk kontrabandista
biolinero, zuk izeba, zuk pirata, zuk arlote, zuk kapitain, zuk artzapezpiku,
zuk gudari, zuk historiagile, munduko arrazoi osoa edukiko duzue, baina er antsi
behar da herrialde honek, bere kasa, ez zen existitzen ere herrialde baten itxura
hartu duela".
Euskara, lehenik, errefusa indibidualistako erreakzio burugogor batengatik inguruko
erromanizazioa bakartuz, arrotzen aurrean, hain desberdina den hizkuntza bat
soilik herri sinesgaitza (edo behintzat inguruko arautik hain desbideratua,
abstraktoa et a nahaste-borraste artean besterik ezin izan zuena) mintza zitekela
zirudien. Gainera, herrialde honen semeak (berez mendien artean geografikoki
zirriborratua), bere politika sezesionistarekin eta inbasore aurreko hutsune
estrategikoarekin, ahalegi ndu dira haien berezko ukiezintasuna are gehiago
ezabatzen. Gogora ezazu tradizioaren Orreagako enbuskada eta bere ondorengo
bapateko desagerketa inguruko izadian.
Separatismoa era konkretu baten babesa modurik efikazena bezala kontsideratua
joera automatikoa bilakatuz herialde hau ez zen sekula saiatu bere lurraldea
gehitzen edo aldameneko herriak menperatzen, guztiz kontrakoa baizik: bere ondasuna
gehitze arris kuan zegoenean, saiatzen zen heredentzia ez egoki hori alboratzen
lehen bai lehen. (Honela Nafarroako erregeek alderatu zituen haien koroiaren
manupetik Aragoa eta Gaztela erresuma independienteak bihurtzeko, zeinen batasunak
geroago deuseztatuko ba it du, Nafarroa inozo eta zintzoa).
Gizakiaren neurriko existentzialismo politiko zehatz baten bilakuntzak, ideologia
anarkistaren benetako aintzinirudipen batera bideratuko du herri hau. Honela
agertu behar dute mapa historikoan, indibidualismo juridiko zuhur baten gerizpean,
erakunde foralen dozena erdi bat zehatzki bereiztuak eta haien artean batere
lokarri instituzionalik gabe: federakuntzak, haiek ere, errepublika txiki ia
independienteak osaturik, tradizioaren aritzarenpean bildurik, soberantasun
sakrosanta naturalarekiko be girunearen sinboloa, zeinaren itzalean elizalde
bakoitzeko ordezkaria itzultzen den, bere ordezkatuekin konsultatu ondoren,
biltzar foralean eman behar duen boto inperatiboa uztera.
Gainera, komunitate ttiki hauek, biziki autonomoak, gehien batean baserriak
osaturik daude: hauek, aztura erreflejo batengatik sakabanatzen dira mendien
zehar, haien sezesio instituzionalaren defentsaren gainean fundaturik dauden
erakunde foralen barnean separatismo lokalari gainezartzen den goreneko separatismo
familiar batean.
Oso logikoki (ala "kartesianoki", galoek esango luketen moduz) arrotz
aztoratua galtzen zen gizabanako elkarrekintza kontsekutiboen labirinto nahasi
honetan, zeinak nahaste-borraste partikularista guzti hori irrealitatearen ertzetan
kokatzen zela pent satzera gidatzen zuen.
Herrialde honek hainbeste defentsa eraiki izan zuen, egungo "Besteen infernu
sartrianoa" delakoari aurre egiteko, azkenean amets bezala besterik ez
zela existitzen zirudien. Eta azken batean, seguruasko, hori zen herri honek
bilatzen zuena, bere os otasunaren garantiarik onena, berezko zatiezintasunean
zetzala konbenziturik.
Ene bisitariak sua zirikatu zuen eta segitu zuen: -Arratsalde batean, Ziburuko
kaian, bizitza abenturero baten zehar, 3 masta eta 4 sabaiziloko belaontzi batekin
mundua 7 aldiz zeharkatu zuen, marinel zahar batek, azaldu zizkidan Amerikako
deskub rimenduaren benetako zehaztasunak: Santa Maria delakoa ozeanoko bestealdera
ailegatu zenean, Cristobal Colonek buruan hiru luma zuri, gorri eta berdeak
zeramatzaten mohikano leino bati galdetu zion: - Ameriketan al nago? - Jakina,
ihardetsi zuen aztiak . Eta zure izena Cristobal Colon al da? - Ohore handiz,
erantzun zuen genobarrak.
Orduan mohikanoa bueltatu zen eta bere kideei esan zien ahapeka: - Jar zaitezke
Berde! Gorri! Zuriek deskubritu gaituzte eta.
Gauza bera gertatu zen gure herrialdearekin. Bere zoriona, ikusi dugunez, bere
ezizateko itxuran oinarritzen zen, zeina mendeen zehar bere izate librearen
babesarik onena izan zen. Gure herrialdearen zoritxar guztiak, bere aldamenekoek
deskubritu zu ten eta berataz arduratzea erabaki zuten egunean sortu ziren.
Okupatuz, noski. Deskubrimendu madarikatu honetatik aurrera, gure deskubritzaileek
errepikatu ziguten eten gabe haien diskurtso eta dekretu guztietan: - Ez zaitezte
ezertaz arduratu! Gu ardura tuko gara denetaz. - Ez, eskerrik asko! erantzuten
genuen aidetsuki baina aztoratu gabe. Ez dugu inor behar. - Ezta aipatu ere!
Frantzes erako soinekoak, Gaztelako azpiko gonak, Escorialeko ogi bedeinkatua
edo crema bakar eta zatiezinezko pastela opa ritu behar dizkizuegu. - Ez! eskerrik
asko! ezer ez! - Nola, gure opariak ez dituzuela onartzen? Hona hemen besteak.
Eta gure okupatzaileek hasi ziren kolpeka gure kontra. Denborarekin eta pozointsuak
generizten opariak onartzeko gure gogotxarragatik, tiroak eta kainonakadak bilakatu
ziren.... Eta honela da gu hiltzera heldu direla.
Euskal hiper-txobinistok!
Zaudete lasai. Alferrik da euskaldunek Amerika deskubritu dutela eta Loiolako
Inazio mundura ekarri dutela aldarrikatzea. Amerikako deskubrimenduak sortu
ditu:
Lehergailu atomikoa eta sifilisa. Eta Loiolako Inaziok: jesuitak. Egia esan
ez dago arro sentitzerik.
Deabruarekin paktu egin
dugu eta apoderaturik dantzatzen dugu azken akelarrean zerraldo hotzaren aurrean.
Galdu egin dugu, ba dakigu. Baina hemen gaude, izan ere ez den herrialdean,
hutsune estrategikoa eskeintzen eta geratzen zaigun denbora laburra sistemari
milimetroz milimetro harrapatzen.
Separatistak gara eta baita guregandik ere separatzen gara, mugen bidez separaturik
dauden beste izakiekin elkartzeko.
Ai doluzko bandera! Zenbat ilargi gabeko gauetan inbokatu dut zure presentzia!
Zer da jaiotzea gorputz
batetik beste gorputz bat separatzea ez ba da? Beraz, euskaldunok, jaio!
Separatismoak pertsonala, barnekoa, subjetiboa eta indibidualista izan behar du. Separatismo taldekoia kontresana da. Kaporalismo anti-indibiduala da. Separatismoak libertarioa besterik ezin du izan.