MENDEKUAREN ZENTZUA
"Nada nos mueve, no hay esperanza, -Venganza! " (La Polla)
Mendekua azken aukera bezala sortzen da: gure sike eta eguneroko espazioaren
osotasunean bere garroak murgildu dituen alienazio baten aurka jartzen gaituen
ukapen dezisiboa bezala.
Mendekua, bada, dimentsio erredikalean izan daiteke soilik, eta hau bere konplexutasun
osoan sistema zapaltzailearen aurrean kokatzen da. Hala ere, bere manifestapen
praktikoak izugarri desberdinak izaten ahal dira kasu bakoitzaren ezaugarri
eta egoerar en arabera, baina erro berbera mantenduz.
Mendekuak, bere adierazpen kolektiboan, kontzientzia izena hartzen du (klasekoa,
belaunaldikoa, estratifikatzailea, amankomuna, e. a.); eta haren gizabanako
adierazpenean autokontzientzia edo izate konkretu zapalduaren askapenerako ezinbesteko
osagar ri dugu. Eta hau (sujeto baten) gainezartzen zaiona eta zapaltzen duenatik
autoaskatzeko behar praktikoa besterik ez da.
Zerbaiten kontrako edozein borroka mendekua da, ez gaitezen engaina, ezta txunditu
ere, ezen hau bait da geure kasua: zein gertu dauden Ibañetako mendi
zintzurrak!
HONEN ZENTZUA KAKAZAHARRA DA.
Kaka=Estatua=Jainkoa=aparatu legitimatzaile eta zapaltzaile=...
Problema da, Soilik baieztatzen ahal dugula "hau kaka da" horrela
kontsideratzen dugunarekiko gure harremana gainazpi egiten hasten dugunean.
IZAN ALA EZ IZAN IADANIK EZ DA ARAZOA /p>
Orain problema zonbia edo mamua izatea da; biak ezizatearen erak direnak.
Lehena (bizirik hila): egunerokotasun nazkagarri zapuztzailea onartzea dakar.
Bigarrena: erbakipen erratu bat hautatzea, azken kolpea jotzeko Lebiatanen begien
aurrean desagertzearena.
HAU PARADOXA BIHURRIARENA, EZINAREN AZALA GARESTI SALTZEA
Zeren eta posiblea, etorkizuna bait da. Zeren eta etorkizuna ez bait dago historiaren
legeen menpe, azarraren menpe baizik. Zeren azarrak ezabatu bait ditu iraganarekiko
lokarriak eta tetrabricken saltzen digu indeterminazioaren printzipioa.
Beraz, nork pentsatuko du utoietaz, nork iraultzetaz. Utopia orain da, iraultza
bezala, bihar beranduegi izanen dela eta. Eta agian ezta orain ere, zeren eta,
oraina ez bait da dagoeneko. Baina guzti honek berdin digu, zeren bihurriak
itxura bat edukiko duen bitartean, bere errelitatearen itxura bere buruaren
gaindipenik ikusita, izango da askatzeko beharra, iraultzekoa. Azken finean,
bere buru alienatu batengandik separatzea eta boterearen begien aurrean desagertzea
gerrilero erratua, uk apen absolutoa, bihurria bilakatzeko. Zeren gaur bihurria
izatea, botereak absurdoaren eraikuntza - edo egunerokotasuna eta ezetza edo
nuklear aurreesanezintasunaren artean uzten duen hutsunea gainazpi egitea bait
da.
EZER EZARI OHOREA
Nihilistak gara eta botere guztia ukatzen dugu, bere nahia bezala. Jarrera honek
errealitate mirabetzailea gidatzen duten balore eta arauen kontra jartzen gaitu.
Oinarrizko kontresana dago: boterea/botere eza. Bata eta bestearen artean posibilitate
ugari dago. Baina gure nihilismoa botere egoneza erradikalarantz dabil. Ba dakigu
ez dugula sekula lortuko baina erizpide hau onartuz, somatzen ahal ditugu hurre
ngo urratsak askatasunerantzako bide amaigabean.