KRISIA ETA PUNKA
1. Sozial giroa eta gazteria.
Uneotan Euskal Herrietan dugun mikrokosmo libertarioa arakatzeari ekin ahal
izateko, lehenik eta behin laburki ez ba da ere, mugatzen duen inguruneaz gain
gauzatzen duten zioak ikertu beharrean gaude.
Egun, 80ko hamarkadan erabat murgildurik, Euskal Herri hauen egoera ez da inondik
ere baikorra, epe laburrerako irtenbide agiririk gabe. Sasoiaren sena ukan behar
genukeen belaunaldia jota duen krisialdi latzak garabiltza. 80ko belaunaldia
beraz lang abezia eta espektatiba gabeziaren hesparruan ito da, 60ko boom zoriontsuak
sorturiko gazteri ugaria medio guztian areagotu besterik egiten ez dela.
"Ongi izatearen Estatua" falazia hutsean dabilen asmo sendoak jantzitako
eta blokeaturiko gizartearen aitzinean gara. Azken hau zihurtaturik ez da zaila
euskal gazteek bere xedeak antsiaturiko paradisu kontsumatzailean, non oro posible
bihur daiteke en, kokatu dituen gizartea eta erreinu miresgarri harretara iristeke
baliabide gabezien arteko kontraesanak sorturiko hutsunean toki pribilegiatua
dutela asmatzea.
Aipatu berri den kontraesanak izen soila du ondorioan: "gazte anomia"
edotea sozialtelebisiboki inposatuz datozkigun helburuak gazteak bere ametsak
betetzeko eskura ditzakeen medioei ez ez egokitzea oinarritzat duen egoera.
Gazteak, honen egi le eta jabe izatera heldu gabe, munduan zehar inposatzen
diren politika neokontserbadoreen plikazio zuzen eta zabala, hein orbitaletik
pertsonalera, erderaz entzun ohi dugu "ahal duenak, salba bedi" horren
aldeko lehia zorrotzean sartu dira.
Gaztea hala iraganbako nola etorkizun gabeko deserrotua da bere espazioa egungo
zuloa, nora deusetarako ahots ezean eroria den, ala paria estatuto iraunkorra
erdiestera bidera litekeen projekzioaren artean mugatzen da.
Gaur Esukal Herrietan gazteriaren egoera anomiko hau zinez nabaria da eta kinka
honen aurrean atera bide bakarra dute: errebeldia.
Prozesu anomiko honekin Euskal Herriek guk baino lehenagokoei baliagarri zitzaizkien
egitura berezien mutazioa bizi dute, oraingo belaunaldiak agitura esanahitsuon
aldaketari hasiera eman diola. Parametro edo erreferentzi tradizional-baserri
kutsuko a moderno-hiritarra bihurtuz doan momentua nozitzen dugu.
2. Belaunaldi arteko liskar ezkutua.
Apika belaunaldi arteko liskar berriaren, non gazteek borrokatuko duten egun
ukatzen eta arrotza zaien gizartean lekua izateko, ikusle gertatzen ari gara.
Soziologia-fikzio pixka bat ba dagigu historia behin eta berriro zigortuari
segituz ba dir udi azken hamarkadetako amaiera guzietan belaunaldi iritsi berriek
zaharrago edo edo menperatzaileek ezarritakoari eraso egin ohi dietela. 80ko
bukaera "etorkizungabeko belaunaldia" frakasu sakonera jausitako zaharkituen
gizarteko hondar etekinak iz atera kondenatzen duen beraren kabuzko determinazioaren
aurka altza dadineko garaia izan ahal dugu.
Gazte/nagusi konfliktua piztua da; eta adibide adierazgarri gisa gizarte helduak
gaztea oro kriminalizatzera doala dugu, bai eragozten zaioalko bai bere porrota
isladatzen duelako. Izan ere, galtzeko gutxi dutelako gasteak arriskutsuak dira.
3. Euskalpunk.
Nabaria gazteria osoa ez dela sistemaren aurkako dema garbian; eta halaber,
gazteriaren gehiengoak ezarritakoare erizpideei amore eman dio. Baina, era berean,
gero eta ukaezinago eta garbiago ageri zaigu gazte multzo haundi baten izpiritu
borrokalar ia bera, hauen artean punkiak ditugularik elementurik gogorrenetarikoak
sistemaren aurkako desafidatzaile amorratuak edo anrkiaren alde.
Gure eritziz punka garrantzitsua baldin bada, ez da numeroagatik ez eta estetika
hori onartuz bere burua halakotzat duten gazteak asko direlako. Guk diskurtso
errebelde hau gero eta gazte sektore zabaletara hedatuz doa eta peña
edo parekako adiski de taldeak oinarri euskal geografian barrena olio tantaren
gisan, nahiz heterogeneoki eta eraketarik gabe diren, zabalduz doazelako batipat
hartzen ditugu kontutan.
Punkak erritmoa eta hitz sutsu bezain ironiatsuak gazte himnoak bilakatuz diharduen
musika talde dexenteren bidez garatu eta zabaltzen du bere diskurtsoa. Mezu
punk hau irrati libre, fanzine eta kobertura ofizial barik adierazpen gune sortzaile
suber sibo berria finkatze ahaleginetan dabiltzan beste arteek eskeintzen dituzten
gazte adierazbideetan ere antzeman daiteke.
Ildo honetatik, Euskal Herrietan punkak komerzializatzeaz deus ere ez jakin
guran bere grina errebeldeari eusten dio euskal errelitatearen konstatazioaz
mendebalde jaiskor ustel eta Londondar geldotasun dezimononikoa 77aren inguruan
astindu zuten best e esperientzia iada sistemak bereganatutakoetatik urrunduz.
Horren kariz, Euskal Herrietan punka desberdina dela baieztatzen dugu dagokion
errealitatearekin konpromezuzko bizimodu autonomoa antolatzen duelarik.
Punk diskurtsoak hamarkada honetako izpiritu kaotiko apokaliptikoa isladatzen
du. Eta hau, sistema higatuaren zein ezereza nuklearraren krisi iraunkorraren
konstatazioan datza.
Bestealde, punk ideologia ez da esistitzen boterearen kontrako taiuzko enfrendamenduaren
praktikatik at definitzen ez baita. Horregatik punka bere funtsa autodestrukzioraino
eramateko posibilitateari gordinki aurre ematen dion nihilismoa da. Horren bestez
"gerorik ez" kontsigna, beste garai oro orainaz jabetzeaz ezinduz,
bihar bertan hilobian suerta gaitezkeen legez (edo psikikoki zaharkituak, berdin
dio).
Punka beti izanen da ernegatua, bere baitaren baitatik etorri datorkio eta ezarritakoarekiko
enfrentamendua. Euskal Herrietan prezeski azepzio Estatu iraunkorraren inposizioak
herri mailan jasandako zapalkuntzak areagotua. Honen zuzura punka betidanik
(hemen biziagoa nonbait) sinbolojia zeharo zirikatzaileaz hornitzen da, boteretik
ikasiriko biolentzia jaurtikitzen duelarik.
Punkak anrkistak dira, ez definizio honen bila joateagatik ororen gainetik,
antiautoritarioak izateagatik baizik. Praktika oldarkorra Estatu eza, Jainko
eza eta jauntxo ezak hornitzen dute. Enfrentamendua, aldiz, punkak egunerokotasun
alienakorrean nor matiboki legeztatu eta baloratiboki onartuari; hots, balio
arkaikodun zahar okitutarren munduari, zeinak gizartearen frakasu izaki gazte
izate-ukaitearen erreibindikaketa merezi baituen, aurpegiratzen dion mendekua
da batibat.
Punkak ez du projekturik eta ukan ukanen balu "errebeldi iraunkorrarena"
luke bizi den giroaren irakurketa negatiboaren fruitu, ametsak itotzen dituen
Leviatan horren oposizio modura agintekontrakotasunaz harrotzea (ironia eta
molotovaren artekoa) mintzo rik ezaugarriena duen erradikalki burutu beharrezko
irakurketa negatiboaren fruitu.
Punkak, euskal akrata zaharraren antzera, oso dira esistentzialistak, errealitatea
gordinaren garretan eta larriki jasandako betan urratuka. Halaber, betseon senean,
separatistak dira nolabait, mapa gaineko puntu eta arraietarako fede urria ba
dute ere, gure herriaren gaineko Estatu zentralaren zapalkuntzaren aurka borrokatzen
baitira. Eta txapel gorrien ez baina ikur beltzen beste euskal tradizio horren
ardaska hezikaiztak dira.
Michael Foucaultek zioen:
"enpresa iraultzailea ez da prezisoki zuzentzen soilik gaur egunaren kontra,
egun arteko legearen kontra baizik". Guk horri ondokoa gehitzen diogu bihar
hipotekaturaren aurka zuzentzen dela eta sistema guzia infinitoraino iraute
ko difiniturik dagoela segurtasunaren kontra ere. Guk diogu "gerorik ez
dago", horregatik suntsitzen dugu atsegin ez dugun orainaldia.
"Suntsitzearen grina alaitasun sortzailea da".
(M. Bakunin).